XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nundik nora ote dut?.

Begi zuloetan agertu zitzaion malkoari ezin zion eutsi.

Iturrian poliki jaioriko malko lodia kazkar, saltoka, erortzen zitzaizkion altzoan.

A!, malko aien ordez bere Ramon balu!....

Etzekian zergatik soltatu, zion ain laster bere itz beroa, maitasun labean beroturiko itza.

Itz goxoa, bai, baña azkarregi esana noski.

Alare sutan zeuzkan barneak, eta barneak sutan diranean, ezin eldu naita ere saiatu ta ere, txinpartari.

Eta orixe, orixe Teresa`ren itza goizean, Ramon`en aurrean.

Txinparta! Txinparta!.

Arpegian oñazea pintatuta zuala, lendabizikoz, bere baserritar jantzi ta jitarekin ikusi zuanetik, maite-miñez zeukan biotza.

Ua zan ua Prantzi`n amets egindako mutil jatorra! Osasuntsua! Bikaña!.

Askoren berri dut.

Bañon gau illunean trumoi otsarekin batera, nerean sartu zanean bezin azkar, gozatu zitzaion biotza, ta aragia.

Betarik galdu gabe lagun nion...

A!, Ramon ezta oroitzen bear bada.